XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskeraz, beti euskeraz

64 edo 65 egun dira Gobernuaren aginduz EL DIA ikusi ez degula.

Asti orretan guzian zer edo zer garrantzidun gauzaren baten bearrean bezela arkitu gera.

Izan ere gure biotzeko zati bat bezela bai degu EL DIA.

Zorionak beraz EL DIA'ren agintari guziai berriro egiteko baimena artu dutelako ta agur bero bat idazle guziai ta batez ere zuri, Luzear adiskidea.

Irakurle, agur zuri ere ta guk len bezelaxe emango dizugun latagatik asketsi.

Gure artean erderaz itz egiteko zaletasun izugarria ari da zabaltzen.

Besterena, geyago nai degu nunbait gerea baño.

Ez degu orretan kataluniarren tankera izugarririk.

Auek beren artean, beti beren izkuntzan nabaituko dituzute.

Ori ederki gañera.

Bañan utsa, edo gaitz erdi beintzat litzake gure autziarren besterena ondo ikasiko bagenu.

Askotan, geyenetan, erderaz itz egiteko zaletasuna duten euskaldunak, oso gaizki itz egiten dute erderaz.

Gogoan daukat oraindik bein batean irakurri nuan eskutitza.

Parregarria egiaz orain ikusiko dezuten bezela.

Onela zion: Querido X Como me dises que a ver si quiero perro pues quiero perro perra no perro.

Ez al zaizu iruditzen zuri irakurle, ori egin zuan baserritarrak euskeraz askoz obeto egingo zuala? Bai noski nai ta naiez, ez da zail eta.

Bere naya garbiago ta batez ere egokiago, azalduko zuan euskeraz.

Nagon tokian nagolako orrelako eskutitz asko irakurtzen ditut, gogoan ura besterik ez badaukat ere.

Neregana ori baño eskutitz parregarriagoak ere iritxi dira, ta ziur nago, iritxiko dira, ta aurrerantzean ori gertatu ez dedin idazten ditut lerro auek.

Bañan ala ere ez da guregandik zaletasun ori berealakoan aldenduko.

Ez diogu igartzen gure izkuntza zeñen aberatsa dan.

Bere edertasuna zenbaterañokoa dan ederki agertzen digute zenbait atzerritar ospatsuk.

Naiz eta gugandik urruti bizi eta Euzkadi'kin zer ikusirik izan ez, euskera ikasten benetan sayatzen diran atzerritar eletari entzutetsuak badira.

Ona emen batzuen izenak: Hannover (Alemania)'ko G. Bahr jauna, Leningrado (Errusi)'ko Nikola Marr jauna, Berlin'go Richard Meckelein eta E. Krebs jaunak, txekoeslobakiar Tavver jauna, e, a,.

Esta euskaldunak ¿uste al dezute gure izkuntza maitagarria ta jakingarria ez balitz atzerritar oyek ikasten ariko lirakela?.

Jakin zazute gañera gorago aitatutako oyek, guztiyak itz egiteko errextasunik ez badute ere, idazteko beintzat idazle koxkor onek baño geyagokoa dutela.

Eta atzerritarrak gure izkuntza ikasten ari dirala jakinda ere guk, gure izketaldietan besterena erabiliko ote degu?.

Gure gurasoengandik datorkigun izkuntza utzi dezaiotegun ondorengoai ere.

Ez artu genun bezela bakarrik, edertuta ta indartuta baizik.

Badakit zu EL DIA'ren euskal orriya irakurtzen dezun irakurle ori nere bearrean etzerala, bañan nik diyodana ikusi ondoren, asmo oyek zure lagunen artean zabaldu ditzazun.

Zabaldu, bai, zabaldu asmo oyek, alik eta euskaldun guziyon arteko jardunaldiak euskeraz izatea lortu arte.

Beste bat arte.

TXALDATXUR.